Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Ongi etorri Astigarragako Udalaren web gunera:

Udal gobernu honen helburu garrantzitsuenetakoa da Astigarraga osatzen dugun biztanle guztiengananako gertutasuna. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukera ezberdinak kontuan eduki nahi ditugu. Herritarrekin izan beharreko harremanak bi noranzko dauzkala ulertzen dugunez, astigartarrei udalarekin komunikatzeko tresna zuzena eskaini nahi diegu webgune honen bidez,

Web honek proposamenak, iritziak edota kexak luzatzeko aukera zuzena ematen digu herritar guztioi. Horrez gain, gardentasuna bermatu nahian, udaleko sail guztien jardueren inguruan informazioa ere jasotzen du.

Gaur egun, partaidetza gobernugintzaren atal funtsezkoa da, beraz, astigartar guztiok udalaren web-gunea erabiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Baliagarria eta zuen gustokoa izatea espero dugu.


 

Zorione Etxezarraga Ortuondo.

Astigarragako alkatea.