Albisteak

Indarkeria matxistarik ez!

INDARKERIA MATXISTA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA 2019·11·24

Indarkeria matxistarik ez!

Udalak dei egiten die herritar guztiei Azaroaren 25ean 12:15 Foru Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Bertan, indarkeria matxistaren aurkako jarrera adieraziko da.

Segurtasuna bermatzeko eta aparkaleku arazoari irtenbidea emateko lanak

LANAK 2019·11·23

Segurtasuna bermatzeko eta aparkaleku arazoari irtenbidea emateko lanak

Azken asteotan Udalak herriko kaleetan zenbait lan burutu ditu, trafiko lanak gehienak. Lan hauek herritarren eskaerei erantzuteko eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin egin dira.

ONCE EUSKADI SARI SOLIDARIOAK 2019 2019·11·22

"Matazak indarkeria sexistaren aurka" 2019ko ONCE Euskadi Sari Solidarioetan

ONCE Euskadik 2019ko Sari Solidarioen irabazleak jakitera eman ditu, eta Harituz Astigarragaren "Matazak indarkeria sexistaren aurka" ekimena saritu du.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ZURE ETXEAN 2019·11·21

"Energia berriztagarriak zure etxean...posible da!" hitzaldian izena emateko epea azaroaren 25 arte dago zabalik

"Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!" Hitzaldia azaroak 28an, 18:30ean Udaletxeko pleno aretoan. Izen-ematea beharrezkoa da, azaroaren 25 arte egin daiteke bi bide hauetan: it.ingurugiro@astigarraga.eus / 943 335 241

Indarkeria matxistarengatik hildako emakumeak oroitzeko ekitaldia, larunbatean

INDARKERIA MATXISTA 2019·11·21

Indarkeria matxistarengatik hildako emakumeak oroitzeko ekitaldia, larunbatean

Indarkeria matxistearen aurkako eguna astelehenean izango denez, Astigarragako emakumeek 2019an Estatu espainiarrean eta Euskal Herriko zortzi probintzietan hil dituzten 98 emakumeak oroitzeko ekitaldia antolatu dute larunbatean.

Ttipi-ttapa programa, asteazkenero adineko pertsonentzat

TTIPI-TTAPA 2019·11·20

Ttipi-ttapa programa, asteazkenero adineko pertsonentzat

Astean behin, asteazkenetan, 10:30-12:00 artean egiten den programa da. Partehartzea doakoa eta irekia da, ez dago izena eman beharrik.

Sagarberritu proiektu-pilotuaren arrakastak eta etorkizunera begirako erronkak

SAGARBERRITU 2019·11·20

Sagarberritu proiektu-pilotuaren arrakastak eta etorkizunera begirako erronkak

Europako hondakinen prebentzio astearen barruan, Sagarberritu ekimenaren berri eman zen atzo Sagardoetxean. Proiektuaren xedea, sagardo botilen berrerabilpena gauzatzea da, berrerabilpen zerbitzu bideragarri, jasangarri, sozial eta ekonomikoaren bidez. Herritarrengan hurbiltzeko beharra ikusi dute, eta Garbiguneetan botilak uzteko aukera zabaldu da.

Azaroaren 14an egin zuten III. Sagardo Forum-aren aurkezpena Orona Ideo fundazioan

III.SAGARDO FORUM 2019·11·18

Azaroaren 14an egin zuten III. Sagardo Forum-aren aurkezpena Orona Ideo fundazioan

Aurkezpenean Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea; Imanol Lasa, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua; Asier Arrese, Hazi fundazioko zuzendaria; Xabier Urdangarin, Astigarragako alkatea; eta Nere Lizeaga, Zelaia sagardotegiko kideak hartu zuten parte

Astigarragako azterketa demografikoaren emaitzak plazaratzeko hitzaldia emango du Siadeco ikerketa taldeak

DIAGNOSTIKO DEMOGRAFIKOA 2019·11·15

Astigarragako azterketa demografikoaren emaitzak plazaratzeko hitzaldia emango du Siadeco ikerketa taldeak

Azaroaren 18an, 18:30ean, Udaleko areto nagusian egingo da hitzaldia. Bertan, azken urtetako hazkundea eta 2030 ikusmugan gerta daitekenaren datu esanguratsuak emango dituzte. Hitzaldia herritar ororentzat irekia izango da.