Albisteak

DBHko institutuaren proiektuaren inguruko azalpenak emango ditu Udal Gobernuak bilera irekian

DBH BILERA IREKIA 2020·02·21

DBHko institutuaren proiektuaren inguruko azalpenak emango ditu Udal Gobernuak bilera irekian

Astigarragako Udalak Hezkuntza Sailarekin hainbat bilera egin ditu DBHko institutuaren proiektua lantzeko. Urtarrilaren 10ean egindako azken bileran aztertutakoa eta gaia egun nola dagoen azaldu nahi die Udalak herritarrei. Horretarako, otsailaren 26an 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian bilera ireki bat egingo du.

Herriko mugikortasun ohiturak aztertzeko inkesta martxan da

HIRI MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO PLANA 2020·02·21

Herriko mugikortasun ohiturak aztertzeko inkesta martxan da

Astigarragako Udala Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana lantzen ari da. Horren baitan, Astigarragako herriko eta industriagunetako mugikortasun ohiturak aztertu nahi ditu Udalak, besteak beste. Horretarako, RAZ enpresak internet bidezko inkesta bat prestatu du, laburra eta anonimoa.

Guztion Astigarraga egitasmoa, hutsik dauden lokalak dinamizatzeko

GUZTION ASTIGARRAGA 2020·02·20

Guztion Astigarraga egitasmoa, hutsik dauden lokalak dinamizatzeko

Merkataritza lokalen aktibazioa lantzen ari da Astigarragako Udala "Guztion Astigarraga" egitasmoaren baitan. Astigarraga erdigunean hutsik dauden lokal komertzialen jabeei dei egin zaie gaur 19:00etan Kultur Etxean antolatu den bilera informatiboan parte hartzera. Behe solairuko lokal bat jabetzan duen oro gonbidatuta dago.

Kanpainan jasotako hondakinen %86 hondakin birziklagarria da, kalean ditugun edukiontzietan sailkatuta utz daitekeena

HONDAKINAK BEREIZTU 2020·02·18

Kanpainan jasotako hondakinen %86 hondakin birziklagarria da, kalean ditugun edukiontzietan sailkatuta utz daitekeena

Udalak otsailaren 10etik 16ra arte hondakinen sentsibilizazio kanpaina bat jarri zuen martxan. Goizero bi langilek edukiontzi inguruetan oker utzitako hondakinak jaso eta herriko bi plazatan pilatu dituzte (Kontxa Etxeberria eta Joseba Barandiaran plazan). Otsailaren 17an, goizean, hondakin horien lagin baten karakterizazioa egin da (sailkatu eta pisatu). Horri esker, jakin ahal izan dugu edukiontzien inguruetan nahasian utzitako hondakinen %86 hondakin birziklagarria dela, kalean eskura ditugun edukiontzietan sailkatuta utz daitekeena.

Hondakinen sentsibilizazio kanpaina, otsailaren 10etik 16ra

HONDAKINAK BEREIZTU 2020·02·12

Hondakinen sentsibilizazio kanpaina, otsailaren 10etik 16ra

Herritar askok harridura aurpegia jarri du Kontxa Etxeberria plazan eta Joseba Barandiaran plazan hondakinak pilatuta ikusita.

Sagardo denboraldiko bus zerbitzua, otsailaren 14tik aurrera

TXOTX GARRAIO ZERBITZUA 2020·02·12

Sagardo denboraldiko bus zerbitzua, otsailaren 14tik aurrera

Herriko sagardogileek garraio zerbitzua antolatu dute, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen babesarekin eta udalaren laguntzarekin. Ostiral gauean eta larunbtat eguerdi eta gauean eskainiko da zerbitzua.

OPORRAK BAKEAN 2020·02·10

"Bidaia bat baino gehiago", haur errefuxatu sahararrak harreran hartzeko kanpaina

Otsailaren 11n, 12:00etan, Donostiako Udaleko prentsa-aretoan, Oporrak Bakean programaren “bidaia bat baino gehiago” kanpaina aurkeztuko da. Horren bitartez, euskal biztanleak haur errefuxiatu sahararrak udan harreran hartzera animatu nahi dira.

Zuhaitz eguna, igandean

ZUHAITZ EGUNA 2020·02·07

Zuhaitz eguna, igandean

Otsailaren 9an, 12:00etan Andre Gobadarien parkean egingo da aurtengo landaketa.

Datozen egunotan emakumeontzat zenbait jarduera eskainiko dira

ATSOLORRA ETA ARTIBISMOA 2020·02·06

Datozen egunotan emakumeontzat zenbait jarduera eskainiko dira

Otsailaren 7an Atsolorraren inguruan hitz egiteko bilera irekia egingo da 18:30ean Udaletxeko Pleno Aretoan. Otsailaren 11n, berriz, komunikazio inklusiboan aditua den Nerea Aguadok "Artibismoa" hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean 17:00etik 19:00etara.