Albisteak

Astigarragako Udalaren adierazpena, emakumeen kontrako indarkeria sexistari buruz

INDARKERIA MATXISTA 2020·03·17

Astigarragako Udalaren adierazpena, emakumeen kontrako indarkeria sexistari buruz

Astigarragako Udalak martxoko lehen hamabostaldian herrian izan diren bi indarkeria kasuak gaitzesten ditu. Halaber, bat egiten du Soraluzeko hilketa gaitzesteko gaurko deitutako dagoen gaitzespen kazeroladarekin.

Aurrekontu partehartzaileak: 169 herritarrek aurkeztu dituzte proposamenak

ASTIGARRAGA ZURE ESKU 2020·03·17

Aurrekontu partehartzaileak: 169 herritarrek aurkeztu dituzte proposamenak

Igandean amaitu zen aurrekontu partehartzaileak aurkezteko epea. Guztira 169 pertsonek bidali dituzte euren proposamenak; horietatik 77 webgune bidez jaso dira, eta beste 82ak herrian utzitako postontzietan jasotako eskuorrietan.

Koronabirusa: Bolondres Sarea sortu dugu Astigarragan. Laguntzeko prest?

KORONABIRUSA 2020·03·16

Koronabirusa: Bolondres Sarea sortu dugu Astigarragan. Laguntzeko prest?

Ingurukoen laguntza ezinbestekoa da bizitzen ari garen egoerari aurre egiteko. Pertsona askok zailtasunak izan ditzakete oinarrizko gauzak egiteko: erosketak egin, aldi batez haurrak zaindu… Horregatik, zailtasunak dituztenei laguntzeko Bolondres Sarea sortu dugu.

Koronabirusa, alarma egoera: zer egin daiteke eta zer ez?

KORONABIRUSA 2020·03·15

Koronabirusa, alarma egoera: zer egin daiteke eta zer ez?

Indarrean sartu da "alarma egoera” koronabirusa zabaltzea saihesteko; hartu den neurri garrantzitsuenetakoa, herritarren zirkulazio askea mugatzeko erabakia da. Jarraian datoz hainbat argibide.

Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindua

KORONABIRUSA 2020·03·14

Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindua

Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindu du udalak. Beste hainbat instalazio ere itxi egin ditu: herri eskolako patioa, pilotalekua, poligonoko kantxak...

Koronabirusaren gaixotasuna zabaltzea ekiditeko beste bi erabaki hartu ditu udalak: haur parkeak ixtea eta tabernetako terrazak erretiratzeko agintzea

KORONABIRUSA 2020·03·14

Koronabirusaren gaixotasuna zabaltzea ekiditeko beste bi erabaki hartu ditu udalak: haur parkeak ixtea eta tabernetako terrazak erretiratzeko agintzea

Neurri hauen helburua da jende pilaketak eta arriskuko gizataldeen kontaktua ahalik eta gehien mugatzea

Sagardotegiek ixtea erabaki dute eta, ondorioz, txotx denboraldia bertan behera geratu da

KORONABIRUSA 2020·03·13

Sagardotegiek ixtea erabaki dute eta, ondorioz, txotx denboraldia bertan behera geratu da

Atzo eta gaur udalak eta sagardogileek egin dituzten bileren ondotik, Astigarragako sagardotegiek erabaki dute ixtea. Ondorioz, 2020ko txotx denboraldia aldi batez bertan behera geratu da.

Koronabirusa: udal bandoa

KORONABIRUSA 2020·03·13

Koronabirusa: udal bandoa

Koronabirusa ez zabaltzeko hainbat neurri eta erabaki hartu ditu Udalak.

Abanto Zierbenan gertatutako bi emakumeren hilketak gaitzesteko adierazpena

GAITZESPEN ADIERAZPENA 2020·03·12

Abanto Zierbenan gertatutako bi emakumeren hilketak gaitzesteko adierazpena

Abanto Zierbenan gertatutako bi emakumeren hilketak direla eta, Astigarragako Udalak gaitzespen adierazpena onartu du gaur, martxoaren 12an. Halaber, deialdia egiten du hilketa horiek gaitzesteko gaur, martxoaren 12an, 20:00etan, Joseba Barandiaran plazan egingo den elkarretaratze isilean parte hartzeko.