Albisteak
Atzealdea

Jolas-Berri egitasmoan izen-emateko epea urriaren 1ean hasiko da

Urtero egin ohi den bezala, 6-12 urte bitarteko haurrekin, hau da, lehen hezkuntzako haurrekin JOLAS-BERRI aisialdi egitasmoa burutuko da.

2019·09·30


Lagun artean, aisialdiko ekintza hezitzaileak aurrera eramaten dira bertan. Deialdia irekia da eta Astigarragan bizi diren haurrek parte hartu dezakete.

Egunak eta orduak

Astelehenetik ostegunera bitartean, norberak erabakiko du zein bi egunetan etorriko den haurra. Ordutegia: 16:30etatik 18:00etara izango da, Arrobitxuloko lokalean.

Izen-emateko moduak

  • 629823743 telefonora deitu
  • Urriaren 1 eta 3an: 16:30-18:00, Arrobitxulon

* Haur kopuru mugatua izango da eta kanpoan gelditzen direnekin itxarote zerrenda burutuko da.

JOLAS BERRI-ren HASIERA, URRIAK 14ean IZANGO DA.