Albisteak
Atzealdea

Hezkuntza arloko dirulaguntzak: haurreskolak eta garraioa

Bi laguntza deialdi jarri ditu martxan Udalak, bata haur eskoletako erabiltzaileentzako dirulaguntzak eta bestea DBH eta HHI-EPAko ikasleentzako garraio-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epemuga irailaren 30a.

2019·08·08


Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2019-07-23an onartu ondoren, abuztuaren 7an argitaratu dira bi deialdiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hona hemen dirulaguntza deialdi bakoitzaren ezaugarri nagusiak (ikus xehetasunak oinarrietan).

Haur eskoletako erabiltzaileentzako dirulaguntzak

Deialdiaren xedea: Deialdi honen xedea da 2018-19 ikasturtean haur eskola batean ibilitako haurren familiei dirulaguntzak ematea da.

Onuradunak: dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 2018-19 ikasturtean Haurreskolak partzuergoko haur-eskolaren batean matrikulatutako Astigarragako haurren familia edo legezko ordezkariek.

Eskaerak egiteko epea: Eskaerak 2019ko irailaren 30erako aurkeztu behar dira Astigarragako Udaleko Erregistro Nagusian.

Dirulaguntzen zenbatekoa: Haur-eskolan bi haur edo gehiago matrikulatuta izan dituen familien kasuan, bigarren haurrak Haurreskolak partzuergoari eta haur-eskolako guraso elkarteari 2018-19 ikasturtean ordaindutakoaren %50eko laguntza. Hirugarren edo haur gehiagoren kasuan, horiek ordaindutakoaren %100a emango zaie.Familia ugarien kasuan, Haurreskolak partzuergoari eta haur-eskolako guraso elkarteari 2018-19 ikasturtean ordaindutakoaren %25eko laguntza izango dute.

Oinarriak: GAO 2019-08-07, 149. zenbakia.

DBH eta HHI-EPAko ikasleentzako garraio-laguntzak

Deialdiaren xedea: Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten DBH-ko eta HHI-EPA-ko ikasleei 2018-19 ikasturtean ikastetxe publiko batera egindako bidaien laguntzetarako oinarriak ezarri eta laguntzak eskaintzea.

Eskabideak aurkeztea: Eskaerak 2019ko irailaren 30erako aurkeztu behar dira Astigarragako Udaleko Erregistro Nagusian

Onuradunak eta betebeharrak: 2018-19 ikasturtean edozein ikastetxe publikotan DBHko 2. zikloan edo HHI-EPAn (helduentzako heziketa) matrikulatuta egondako ikasleak (deialdiaren 2. oinarriko baldintzak bete behar dira).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: DBH-ko ikasle bakoitzaren asistentzia agiriaren arabera, eskola egun bakoitzeko 1,90 euro emango zaizkio, baina, ikasleko gehienez 100 euro ordainduko da.

Oinarriak: GAO 2019-08-07, 149. zenbakia.