Albisteak
Atzealdea

Ergobiko plazan ezingo da ibilgailurik aparkatu abuztuaren 27tik aurrera

2018 eta 2019an zehar gaia auzotarrekin landu eta adostu da, helburu garbi batekin, Ergobiko plaza oinezkoentzat izatea.

2019·08·12


Ergobiko auzoak eta Astigarragako Udalak hainbat bilera egin ditugu 2018 eta 2019an zehar, Ergobiko plaza oinezkoentzat izatea lortzeko.

Bide horretan, bilerak egin ditugu, helburuak adostu ditugu eta hainbat lan egin ditugu: plaza nola itxi adostu, auzoaren inguruan aparkaleku gehiago prestatu... Horrenbestez, iritsi da adostu eta erabaki duguna martxan jartzeko.

Abuztuaren 27tik aurrera (Ergobiko jaien amaierarekin batera) Ergobiko plaza oinezkoentzat izango da soilik eta debekatuta egongo da bertan ibilgailuak aparkatzea. Udaltzaingoak neurri horri jarraipen zorrotza egingo dio.

Astelehenetik ostiralera plazara sartu ahal izango da 8:30etik 13:30era, solilik zama-lanak egiteko.

Neurri honek pertsona askoren ohiturak aldatzea ekarriko du, baina ziur gaude Ergobiaren eta ergobitarren mesederako izango dela.