Albisteak
Atzealdea

Berdintasunerako III. plana diseinatzeko saioa eta familientzat tailerra

Urriaren 3an 15:00etan Udaletxeko Pleno aretoan egingo dugun bilerara gonbidatu nahi zaituztegu. Saio irekia izango da, beraz, denok zaudete gonbidatuta.

2019·10·02


Azken hilabeteetan, Astigarragako Berdintasunerako II. Plana amaituz geroztik, honen ebaluazioa egiteko eta udalerriaren egoeraren diagnostikoa berritzeko prozesua aurrera eraman dugu Astigarragako Udaleko Berdintasun Sailetik, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean eta Emakunderen babesarekin. Prozesu hau uztailean itxi genuen, zuen proposamen guztiak bilduz.

Orain, beraz, prozesua borobildu eta ikusitako guztiarekin plan berri bat diseinatzeko momentua iritsi da, urte berriarekin martxan hasiko dena. Horretarako, zuen parte-hartzea ezinbestekoa izango da, hurrengo lau urteetarako lan-ildo eta ekintza garrantzitsuenak denon artean adostu eta aurrera ateratzeko. Zer egin nahi dugu? Noiz nahi dugu? Nola nahi dugu? Zer proposatzen du berdintasun sailak hurrengo lau urteetarako?

"Tratu on txinpartak"

Urriaren 3an, 16:30etatik 18:30etara, familiako kide guztiek parte hartzeko tailer bat egingo da eskolako patioan. Bertan, emakumeenganako indarkeriaren aurrean tratu onak sustatu eta ikasiko ditugu ipuin, jolas, marrazki, kantu eta abarren bidez. Txikienentzako txokoa izango da, eta adin guztietako pertsonentzat dago irekita.