Albisteak
Atzealdea

Andre Gobadarien parkearen eta eskulturaren inaugurazio ekitaldia bihar izango da (azaroak 29)

Ekitaldia izango da arratsaldeko 17:00etan, ibai parkean

2019·11·28


Ibai parkea eta andre gobadarien omenez egindako eskultura inauguratzeko ekitaldia bihar izango da, ostirala (azaroak 29), arratsaldeko 17:00etan, ibai parkean.

Ekitaldian izango dira haurrak zirela andre gobadariei (beren ama, amona edo familiako emakumeei) laguntzen ibili ziren emakumeak, eskulturaren egilea (MªJose Lacadena), Node dantza taldea, Herri Eskolako haur talde bat eta udal ordezkariak.

Inaugurazio ekitaldia azteratu egin behar izan da hauteskundeen ondorioz edota eguraldiaren ondorioz. Bihar, ostirala, eguraldia lagun, merezi duten omenaldia egingo diegu Astigarragako andre gobadariei.

Astigartar gutziak gonbidatuta zaudete ekitaldira.