Web edukia bistaratu

Administrazio eta ekonomia arloko udal erabakiak

Koronabirusaren pandemiaren eta ezarritako alarma egoeraren aurrean ondoko erabakiak hartu ditu Astigarragako Udalak, udal administrazioaren eta ekonomiaren arloan.

Bideratutako baliabide ekonomikoak

Alarma egoerak eragindako egoerari aurre egiteko aurreikusi gabeko gastu-partidak onartu dira:

  • Kale garbiketako lan bereziak (galtzadak urarekin kamioi bidez garbitzea eta desinfektatzailea aplikatzea, lurrun bidez).
  • Baztertuta geratzeko arriskuan dauden familientzako dirulaguntza programa berezia (elikagaiak).
  • 50.000,00 euroko partidaren onarpena laguntza programetarako (zehazteko dago, beste administrazioek ematen dituzten dirulaguntzen osagarri izango da).

Egutegi fiskala

Udalak egutegi fiskala aldatu du, udal zerga eta tasak ordaintzeko epeak luzatuz.

Martxoaren 31ko Tokiko Gobernu Batzarrak hartu du erabakia udalak, alarma egoeran ondorioz herritarren zerga betebeharren ordainketa errazteko.

Alarma-egoera arautzen duten dekretu eta xedapen orokorrek ezarri dute administrazio-epeak etenda geratu direla, zerga arloko epeak izan ezik. Nolanahi ere den, Astigarragako Udalak egutegi fiskala aldatzeko eskumena du eta, beraz, alarma-egoerak eragin dituen zailtasunak ikusita, udalak erabaki du aldatzea eta udal zerga eta tasak ordaintzeko epeak luzatzea, herritarrek betebehar horiek betetzeko erraztasunak izan ditzaten. Egutegi fiskal berriak (2020-03-31n onartua) oro har aldaketa nagusi hauek dakartza:

  • Arau orokor gisa, 3 hilabetez luzatu da zerga eta tasak ordaintzeko epea
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga hilabetez luzatu da
  • Uraren tasa 4 hiruhilekotan ordaindu ordez 3 lauhilekotan ordaindu beharko da Ondoko taulan dituzu zerga bakoitzaren ordainketa-epe berriak.

Helbideratutako ordainketak kobratuko dira borondatezko ordainketaren epealdiko azken egunean (adibidez, ibilgailuena uztailaren 3an).

Ordainketa epeak luzatzeaz gain, Udala aztertzen ari da zerga eta tasa desberdinen ordainketetan behar gehien duten herritar eta jarduera ekonomikoei laguntzeko beste bide batzuk. Aurrerago emango dugu laguntza horien berri.

Beterri-Buruntza, informazioa eta arreta zerbitzua enpresa eta autonomoentzat

Beterri-Buruntzako udalek (tartean Astigarragak) Arreta Zerbitzu zentralizatua eta telematikoa martxan jarri dute, eskualdeko eragile sozio-ekonomikoei laguntzeko.

Arreta zerbitzua eta informazio guztia sortu berri den web honetan eskegita dago eta etengabe eguneratuko da: https://beterriburuntza.eus

Beterri-Buruntzako Tokiko Garapenaren helburua da gure eskualdeko enpresa eta autonomo guztientzako zerbitzu zentralizatua eskaintzea krisiaren inpaktua gutxitze aldera. Horretarako eskura ditugun gaitasun guztiekin eta gainontzeko administrazioekin batera (Gobernu Zentrala, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Toki-administrazioak), uneoro erabakitzen diren neurri publiko eta dirulaguntzak aztertu eta horiek eguneratu ahala, eskualdean aktibatzeko bideak erraztu nahi ditu informazioa eta aholkularitza eskainita.

Arreta zerbitzua eta informazio guztia sortu berri den web honetan eskegita dago. Eta informazioaren eguneraketa egiten joango dira eskualdeko teknikariak eta udal bakoitzeko teknikariak elkarlanean.

Horrez gain, web orrian aurkitzen den galdetegiaren bitartez, eskaera guztiak jaso eta banakako erantzuna ematea da helburua 24 orduren barruan interesatuarekin harremanetan jarrita.

Amaitzeko, telefono zenbaki bana ere aktibatu ditugu, zalantza horiek guztiak argitu eta behar bezalako aholkularitza espezifikora bideratzeko.

  • Telefono zenbaki orokorra: 943 304 221 (8:00-14:00)
  • Telefono zenbakia COVID-19: 699 692 175 (9:00-13:00 eta 15:00-17:00)

Administrazio espedienteen epeak etenda

Covid-19 gaixotasunaren pandemia dela eta ezarri den alarma egoerak eten egin ditu administrazio publikoen espedienteetako prozeduretako epeak. Epeak eteteak esan nahi du alarma egoera indarrean sartu zen unean espediente jakin batek (hautaketa prozesu batean izena emateko epea, dirulaguntza eskatzeko epea, alegazioak aurkezteko epea…) betetako egun horretan geratu dela eta alarma egoera bertan behera geratzen denean jarraituko duela.

Bi taula dituzu ondoko fitxategian: lehendabizikoan daude zehaztuta hasi eta bidean etenda geratu diren deialdi eta espedienteak; bigarrenean oraindik epea hasi gabe dutenak (kasu horietan alarma egoera amaitu eta hurrengo egunean hasiko da epea).

Astigarragako Udalaren espedienteak: izen-emate epeak, dirulaguntza deialdiak, alegazio epeak...