Web edukia bistaratu

2020ko aurrekontua: egin proposamenak!

2019ko urriaren 1eko Ogasuneko Batzordean udal gobernuak 2020ko aurrekontuen lehen proposamena aurkeztu du.

Orain alderdi, herritar, elkarte eta eragileen unea da, ekarpenak eta proposamenak egiteko. Ekarpenak egin eta aztertu ondoren, urria amaieran hasierako onarpena emango dio Osoko Bilkurak 2020ko aurrekontuari.

320x162

Ekarpenak egiteko hainbat bide dituzu:

  • Webgunearen bidez (beheko formularioa bete eta bidali) edo udal gobernuarekin harremanetan jarrita
  • Auzoetan egingo diren bileretan parte hartuta: hona hemen bilerak noiz eta non egingo diren:

Eguna

Asteguna

Ordua

Non

2019-10-07

Astelehena

19:30

Perurena, Auzolan pilotalekuan

2019-10-08

Asteartea

19:30

Santiagomendi, Ermañan

2019-10-09

Asteazkena

19:30

Oialume, auzo biltokian

2019-10-10

Osteguna

19:30

Arrobitxulo-Urumeaberri, Arrobitxuloko lokalean

2019-10-14

Astelehena

19:30

Ergobia, plazan

2019-10-15

Asteartea

19:30

Erdigunea, udaletxean

2019-10-16

Asteazkena

19:30

Santiagomendi, Plazetxen

Lehen zirriborroan ekimen hauek aurreikusi dira, pertsonaleko eta ohiko zerbitzuetako gastuez gain:

  • Berdintasun Saila eta Enplegu/Komertzio Saila indartuko ditugu, langileen lanaldiak %100era pasatuaz.
  • Gerakinaren bitartez, Emakumeon Plaza, kiroldegiko aireztatze sistema eta Santiagomendiko hiritartzea bermatuko den bitartean, 2020ko aurrekontuak Arrobitxuloko igogailuaren proiektua martxan jartzeko zenbatekoak jasotzen ditu. Horrez gain, Anuskako auzoaren behin-betiko hiritartzea bideratzeko, hiritartze proiektua idazteko zenbatekoak aurreikusi dira.
  • Parte-hartze politiketan sakontzeko apustua egin da: 10.000 eurotik 50.000 eurotara .
  • Kirol instalazioak: aireztatzeaz gain, pilotalekua berritzeko lanak , bizikleta estatikoen hornidura eta igerileku txikia handitzeko partidak aurreikusi dira. Gainera, kiroldegia handitzeko eta igerileku estali baten bideragarritasuna zehazteko aurreproiektuaren idazketa jarri nahi da martxan 2020an.
  • Aldaketa klimatikoaren aldaketari aurre egiteko, ingurumen politikak indartzeko apustua egin da eta 1. sektorearen aldeko ekimenak bideratzeko partidak handitu dira.
  • Etxe hutsak alokatzeko laguntzak 4 urteren ostean berriz martxan jartzeko 30.000€ aurreikusi dira.
  • Hezkuntzan, eskola handitzeko idazketa proiektua 2019an martxan jarri nahi da eta 2020an gerakinaren bitartez, DBHko ikastetxea eraikitzeko orubearen hiritartze lanak bermatuko dira.
Web Form
2020ko aurrekontua: egin proposamenak

Bidali zure proposamen eta ekarpenak, 2020ko aurrekontua denon artean lantzeko.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko.

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA