Albisteak
Atzealdea

Zuzeneko formakuntza-zerbitzu berria eskainiko du KZguneak

KZgunean herritarren prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi dute. Horregatik, formakuntza modalitate berri bat jarri dute abian: hezitzaileek eskeinitako zuzeneko pestakuntza, bideo-deien bidez eta talde txikietan.

2020·05·16


KZguneak aurrez aurreko ikastaro batzuk egokitu ditu, etxetik formakuntza jaso ahal izateko.

Hauek dira formakuntza modalitate berriak dituen ezaugarri nagusiak:

  • Zuzeneko formakuntza bideokonferentzia bidez ematen da.
  • KZguneko hezitzaileek emango dituzte ikastaroak.
  • Bi orduko bi saio izango dira.
  • 4 eta 6 pertsona bitarteko talde murriztuetan eskainiko dira.

Formularioa

Ikastaroetan izena emateko formulario bat bete behar da.

Hau da formularioan jarri beharreko informazioa:

  • Informazio pertsonala
  • Harremanetarako informazioa
  • Ordutegia
  • Lehentasunezko hizkuntza
  • Izena eman nahi den ikastaroa

Harremanetarako

Informazio osagarria jasotzeko edota kontsultak argitzeko 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi.