Berriak

TAILERRA: "Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa"

ARGINDARRAREN KONTSUMOEN INFORMAZIO EGOKIA ESKURATU ETA KONTROLATZEKO SAIO PRAKTIKOAK ASTIGARRAGAN

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Astigarragako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du maiatzaren 30ean, arratsaldeko 6tan, Gazte Informazio Bulegoan (Tomás Alba, 13) dagoen KZ gunean.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 25a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle- kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.