Albisteak
Atzealdea

Sagardo denboraldiko bus zerbitzua, otsailaren 14tik aurrera

Herriko sagardogileek garraio zerbitzua antolatu dute, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen babesarekin eta udalaren laguntzarekin. Ostiral gauean eta larunbtat eguerdi eta gauean eskainiko da zerbitzua.

2020·02·12


Otsailaren 14an hasiko da martxan txotx denboraldiko garraio zerbitzua, herriko sagardotegietara joateko. Erabiltzaileek 2,00 euro ordainduko dute joan-etorri bakoitza. Geltokia Donostia ibilbidean egongo da.

Ordutegiak eta ibilbideak

20 pertsonarentzako autobus txikiak ibiliko dira joan-etorrian, Donostia ibilbideko geltokitik abiatuta. Sagardotegi hauetan egingo dira geldialdiak:

  • Artola
  • Astarbe
  • Bereziartua
  • Etxeberria
  • Irigoien
  • Larrarte
  • Lizeaga
  • Mina
  • Oiarbide
  • Petritegi
  • Sarasola

Ordutegiak

Ostiral gaua

  • Sagardotegietara jaoteko 20:00-21:15
  • Sagardotegietatik itzultzeko 23:00-00:00

Larunbat eguerdia

  • Sagardotegietara jaoteko 13:15-14:00
  • Sagardotegietatik itzultzeko 17:30-18:30

Larunbat gaua

  • Sagardotegietara jaoteko 20:00-21:15
  • Sagardotegietatik itzultzeko 23:00-00:00

Zerbitzuaren finantzaketa eta udalaren babesa

Garraio zerbitzua ordainduko dute, alde batetik, erabiltzaileek (joan-etorri bakoitzeko 2,00 euro) eta, bestetik, parte hartzen duten sagardogileek (10.000,00 euroko ekarpena egingo dute). Egin diren estimazioen arabera, bi diru-sarrera horiekin estaliko da zerbitzuaren kostua. Horrela ez bada, hortik gorako kostuaren %60 ordainduko dute parte hartzen duten sagardogileek eta beste %40 Sagardunek. Ekimena herriko sagardogileek, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta udalak landu dute elkarrekin.

Parte hartzen duten sagardogileak

Garraio zerbitzua eskainiko duten sagardogileak hauek dira: Artola, Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Irigoien, Larrarte, Lizeaga, Mina, Oiarbide, Petritegi eta Sarasola.