Albisteak
Atzealdea

Koronabirusa: neurriak eta gomendioak

1
Astigarragako Udalak, koronabirusa dela eta, garbiketa eta higienea areagotu ditu udal instalazioetan. Osakidetzaren Donostialdeko Zuzendaritzarekin harremanetan dago Udala, hartu beharreko neurriak hartzeko.

2020·03·11


Astigarragako Udala Osakidetzaren Donostialdeko Zuzendaritzarekin harremanetan dago, koronabirusaren inguruko neurriak hartu eta beharrezko diren gomendioak emateko.

Gogoan hartzeko gomendioak hauek dira:

1.- Une honetan oinarrizkoa da birusa ez zabaltzeko neurriak hartzea. Besteak beste, instalazio publikoen garbitasun eta higienea areagotu eta oinarrizko jarraibideak martxan jarri ditu udalak.

2.- Eskuak sarri garbitu, aurpegia ez ukitzen saiatu, lexia edo alkoholarekin garbitu eta desinfektatu, batez ere, pertsona ezberdinek ukitzen dituzten gailuak, eta gelak ondo aireztatu.

3.- Eztula egiterakoan ahoa estali, ahal dela zapiak erabili, eta ondoren zapi horiek bota.

4.- Sukarra eta arnasteko arazoak bazenitu, geratu etxean, ez joan ekitaldi jendetsuetara, eta ezta mediku-etxera ere. Deitu 900 20 30 50 zenbakira, eta bertan adieraziko dizkizute jarraibideak.

5.- Arrisku eremu batera bidaiatu baduzu https://www.mscbs.gob.es/eu/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/areas.htm , edo positibo eman duen pertsonaren batekin harremanik izan badituzu, proba egiteko laginak hartuko dizkizute. Gainontzean, ez ahaztu, katarroa edo gripe arrunta ere izan dezakezula.

6.- Jarraitu Osasun Publikotik eguneratzen doazen albisteak.

7.- Argibide gehiago eskuratu nahi badituzu: http://www.euskadi.eus/koronabirus-berriaren-aurrean-euskadin-jarduteko-informazioa-eta-gomendio-orokorrak/web01-a2gaixo/eu/

1