Albisteak
Atzealdea

Indarkeria matxistarengatik hildako emakumeak oroitzeko ekitaldia, larunbatean

1
Indarkeria matxistearen aurkako eguna astelehenean izango denez, Astigarragako emakumeek 2019an Estatu espainiarrean eta Euskal Herriko zortzi probintzietan hil dituzten 98 emakumeak oroitzeko ekitaldia antolatu dute larunbatean.

2019·11·21


Ekitaldiaren antolatzaileak Harituz Astigarraga elkartea eta Aztifemiak emakume feministak, Astigarragako Udalarekin elkarlanean.

Ekitaldia

Emakumeon Plazan bilduko dira 19:30ean eta Harituz elkartekoek zuhaitz bat euren telekin forratu eta 2019an Estatu espainiarrean eta Euskal Herriko 8 probintzietan indarkeria matxistarengatik hildako 98 emakumeen izenak zintzilikatuko dituzte.

Ondoren, Joseba Barandiaran Plazara joango dira, 20:00etan 98 kandela piztuko dituzte eta herriko argiteria 98 segunduz itzaliko da, hildako emakumeak oroitzeko. Azkenik, manifestua irakurri eta azaroak 25eko Donostiako manifestazioara joateko deia zabalduko dute.

1