Berriak

ASTIGUNEA: Ahalduntzeko zaintza-elkargunea

Emakumeak, banaka eta talde gisa, euren egoeraren jabe egiteko prozesua errazteko helburu du elkargune honek; horretarako, norbanakoaren eta elkarrekiko zaintza erdigunean jarri eta gure gorputza zein ahotsa indartu eta trebatzeko bideak landuko dira; gorputza, mugimendua, komunikazio ez bortitza, erlaxazioa, joskintza, sormena ...

Non: Kultur etxeko 1. solairuan, otsailetik ekainera asteartero 16:00-18:00.

Antolatzailea: Astigarragako Udaleko Berdintasuna, Elkarbizitza eta Parte-hartze Saila.

Hizkuntza: eleanitza.

Izen-ematea eta informazio gehiago: Berdintasun sailean - 943 50 57 01 / berdintasuna@astigarraga.eus.

*Zaintza zerbitzua dago.